Urtarrilaren 11n Bilbora joateko deia egin dute Lea-Artibain eta Mutrikun
Tantaz tanta, itsasoa gara lemapean, euskal preso politikoen eskubideen defentsan aterako dira euskal herritarrak urtarrilaren 11n, Bilbon. Lea-Artibai eta Mutrikutik hainbat autobus ipini dituzte manifestaziora joateko. Autobusen zerrenda datozen egunetan argitaratuko du Hitzak, webgunean eta paperean.
- Aulestin, esaterako, Ubila edo Ilunzar tabernetan eman behar da autobuserako izena.
- Lekeition, autobuserako izena eman ahal da Galarrenan (3euro).
- Ondarroan, bi autobus egongo dira zapatuan: 10:00etan eta 15:00etan, Zaldupeko zubitik abiatuta. Izena emateko, Kulixka eta Anaitasuna tabernetara joan beharko dute herritarrek.
- Mutrikun, 10:30ean egongo da autobus bat, eta 15:45ean bestea, Goiko geltokitik. Izena emateko, Virginitaneko kioskoetan, Zubixa, Zubiaram edo Txalaparta tabernetara joan beharko dute herritarrek.
- Markina-Xemeindik bi autobus egongo dira (bat beteta dago). Izena emateko txokoan eta Txotxiki bi dendan. Autobusa 16:00etan aterako da.
- Ziortza-Bolibartik ere autobusa egongo da.