Zaintzaileentzako Laguntza Psikologikorako tailerra, Lekeition
Lekeitioko Udalak, hiru ikastaro berri jarriko ditu martxan urte berriarekin.
Urtarrilaren 8an Zaintzaileentzako Laguntza Psikologikoa ikastaroa hasiko da Otsailaren 26arte. Asteazkenero, 16:30etatik 18:00etara Kultur Etxean zaintza lanetan dauden pertsonentzako tailerrak zaintzaren inguruko hausnarketarako bideak zabalduko ditu. Guztira 12 orduko ikastaroa da.
Otsailaren 4an Antsietateari aurre egiteko tailerra hasiko da Gaztegunean martxoaren 11ra arte. Tailer horren bidez, antsietatea zer den ulertzeko gakoen inguruan pentsatuko da eta aurre egiteko bide ezberdinak aztertuko dira. 12 ordutako ikastaroa izango da eta asteartero Gaztegunean emango da 16:30etatik 18:30etara.
Otsailaren 24an, berriz, dueloari aurre egiteko tailerra martxan jarriko dute. 10 orduko ikastaro honetan dueloak zelan bizi diren aztertuko da eta aurre egiteko zenbait pausu ezagutuko dira. Martxoaren 24a arte Gaztegunean emango da tailerra, astelehenero.
Ikastaroetan izena emateko udaleko ongintza sailera jo behar da edo 946034100 telefonora deitu. Ikastaro guztiak doan izango dira.