Lekeition jokatuko den 40 urtetik gorakoen esku pilota lehiaketa martxan hasteko prest dago.
Urtarrilaren 5ean amaituko da IX. Trinketeko Esku Pilota Txapelketan apuntatzeko epea. Egun horretan, gainera, nahi duenak, Trinketera joan ahal izango du goizeko 10:00etatik 12:00etara eta zelako pelota eta jokoa egiten den txapelketan frogatu. “Entrenamendu eguna anolatu dugu pelotariak duten beldurrak ekiditzeko”, azaldu dute antolatzaileek.
Kiroldegian apuntatu beharko dute jokatu nahi dutenek, edo 94 624 30 05 telefono zenbakira deitu. Dagoeneko bost bikote apuntatu dira, Elgoibar, Durango, Iurreta, Lekitto, Amoroto eta Mendexakoak.
Partidak domeka goizetan jokatuko dira, urtarrilean, otsailean eta martxoan, «pilota goxoekin».