Bihar zapatua, urtarrilak 4, 16:30etan hasita, erabakiko da aurtengo
Gabon Saria zesta-punta txapelketa. Lau mailatan jokatuko dira
finalak – elite, lehen maila, bigarren maila eta gazteak– eta txapelketan izandako emaitzak kontuan hartuta, bikoteak parekatuta daudela esan daiteke.
Jaialdia gazteenen lehiagaz hasiko da. Horrela, lehenengo partidua
Maza eta Unax eta Goitia III eta Arrieta bikoteen artekoa izango da. Bigarren mailan,
Goenagak eta Andonegik, Urri eta Diagari finalaurrekoetan irabazi ostean,
Antsotei eta Ibarluzearen kontra jokatuko dute, eta lehenengo mailan
Retolaza eta Ubilla,
Gaizka eta Elkoro IIaren kontra neurtuko dira,
Azken partidua, elite mailakoa izango da, eta bertan
Antxon eta Leke eta Arbe eta Arriola izango dira protagonistak. Lehenengo bikoteak finaletik kanpo utzi zituzten Meabe eta Zabala 35 eta 19 irabazita eta bigarrenek 35 eta 31 eginda gailendu zituzten Barandika eta Santi. Beraz, afizionatu mailako partidu bikaina ikusteko aukera izango dute zesta zaleek.