Urtarrilaren 6an, astelehena,
Gilkitxaro antzerki taldearen
Urak ttiki dire antzerkia egongo da
Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean. Gaizka Sarasolak idatzitako textuaren gainean eraiki dute Giltxikarotarrek, Galder Perez eta Ane Zabalak
Urak ttiki dire. Obrari dagokionez, “Ilargik eta Willik basoan topo egingo dute; ez dute elkar ezagutzen. Zapalduriko morkotsa den bidean, iraganeko iratze metak baino ez daude. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz doa bertara, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen baita bertan. Aitak beti erraten zion bertan izan zela zoriontsuen. Willi, ordea, beste zerbaiten bila dabil, ihesean. Erregea eta bere segizioaren zain dago. Eginbehar garrantzitsua dauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa.
Itxaropenak, amesgaiztoak, frustrazioak, maitasuna, bakardadea eta elkar ezin ulertzea behin eta berriz agertzen dira zuhaixkak galdutako hostoz beteriko bidean. Hala ere, bada herri honetako eguneroko bizitzan ondorio asko izan dituen bestelako gai potoloa: borroka, pertsonen arteko borroka, pertsonen aurkako borroka, borroka armatua, borroka poetikoa, existitzen ez diren borrokak, galdutako borrokak, irabazteko borrokak, asmatzeke dauden borrokak…”
Sarrera 3 euro izango da, eta 20:00etan hasiko da antzezlana.