
Arbe eta Arriolari 35 eta 28 irabazita,
Antxon eta Lekerika dira aurtengo
Gabon Saria txapelketako
elite mailako irabazleak. Markagailuan atzetik hasi ziren arren, 21 eko berdinketaren ondoren aurrea hartu zuen bikoteak garaipena bere egin arte.
Partidu lehiatua izan zen elite mailakoa. Aurreikusten zen modura pareko ibili ziren bikoteak partidu osoan, bi edo hiru tantuko aldeagaz. Momentu askotan gainera, berdinketa egon zen markagailuan, 6, 12, 17, 18, 20 eta 21 tantuetan esate baterako. Pilotariek maila ona erakutsi zuten, baina, Antxon eta Lekerikak partiduari ondo eutsi zioten akats gutxi eginez.
Lehen mailan,
Retolazak eta Ubillak jantzi zituzten txapelak. Martin eta Elkoro IIa ere ondo aritu ziren, baina, garaileek partiduaren erdikaldera abantaila atera eta gogor egin zuten aurrera zazpi tantuko aldea lortzera arte. Azkenean, 28 eta 35 nagusitu ziren Retolaza eta Ubilla.
Gazteen mailari dagokienez,
Antsotei eta Ibarluzea izan dira aurtengo txapeldunak Goenaga eta Andonegiri 30 eta 24 irabazita. Gaztetxoetan, berriz,
Maza eta Galdos gailendu dira Goitia III eta Arrietari 30 eta 20 irabazita.