Autobus gidaria "mehatxatu" eta autobusean pintada egin dute bederatzi pertsonek, Lekeition
Aurpegian maskarak zituztela, bederatzi lagunek autobus bat geldiarazi, “gidaria mehatxatu” eta pintadak egin dituzte gaur, urtarrilak 6, Lekeition. Gertaera 12:10ean gertatu da. Bizkaibus enpresako autobus bat geldiarazi dute eta bi lagunek gidaria mailu bategaz mehatxatzen zuten bitartean, besteek autobusean “amnistia” jartzen zuen pintada egin dute.
Europa Press berri agentziak jakin eragin duenez, Segurtasun Sailak gertaera “kale borroka” dela esan du. Ertzaintzak gertatutakoa berretsi dio Hitzari baina autobusa geldiarazi duten momentuan autobus barruan bidaiariak zeuden edo ez ezin dutela baieztatu gaineratu dute.