Atez atekoa zer den azalduko dute bihar, Ondarroako Kofradia Zaharrean
Hondakin bilketa sistemak gai hartuta, Zer da atez atekoa? hitzaldia antolatu du biharko Ondarroako Zero Zamar taldeak. Kofradia Zaharreko hitzaldi aretoan izango da berbaldia, 19:00etatik aurrera. Hizlariak Gipuzkoa Zero Zabor taldeko kide bi izango dira: Ainhoa Arrozpide eta Mikel Ikastegieta.