Aulestiko Udalak eta herritarrek ikurriña omendu dute Aulestin. Joan den asteburuan egindako ekitaldian, Aulestiko Udalean bandera espainola jartzeko agindua salatu nahi izan dute.

Abenduaren 6an jarri zuten Espainiko bandera Aulestiko Udalean. Bandera jartzeko agindua inposaketa bat dela esan du Mikel Ansotegi, Aulestiko alkateak eta domekako ekitaldia, inposaketa horri modu positiboan eta jai giroan erantzuteko ekitaldia izan zela gaineratu du. «Bandera espainola jartzearen inposaketari buelta eman eta modu positiboan erantzun bat eman behar geniola uste dugu. Azkenean bandera jartzeko derrigortasunak herrian kontrako efektua egin duela ikusi dugu; ikusi besterik ez dago zenbat jende bildu zen domekan» azaldu du alkateak.
Ekitaldiaren balorazio positiboa egin du Aulestiko Udalak. «Herritarrek modu aktiboan parte hartu dute domekako jaialdian eta sekulako ikurrin gehien egon dira herriko balkoietan» esan du Ansotegik.
Domekako jaialdia girotzeko Udalak balkoietan ikurriña jartzeko deialdia egin zuen. Horrez gain, 13:00etan plazan jarritako ikurriña altxatu eta ostean dantzariek, ikurriña omendu zuten.
Argazki galeria [nggallery ID=110]