Bizkaibusaren aurka Lekeition egindako "erasoa" gaitzetsi du Aldundiak
Atzo, urtarrilak 6, bederatzi pertsonek Bizkaibus bati egindako “erasoa” gaitzetsi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Gertaera 12:10ean gertatu zen. Bederatzi pertsonek Mendexa-Lekeitio-Aulesti-Galdakaoko Hospitala ibilbidea egiten duen autobusa (A-3523) gelditu, “gidaria mailu batekin mehatxatu” eta amnistia jartzen zuen pintada egin zioten autobusari. Aldundiaren esanetan, gertatutakoa “ez da egun bizi dugun egoerara egokitzen”. Horretaz gain, erasoa “eraso publikoa” dela gaineratu du. “Milaka pertsonek erabiltzen duten eta balorazio ona duen zerbitzu baten aurkako erasoa da”.
Bide beretik, autobuseko gidariari solidaritatea agertu nahi izan dio Aldundiak. “Bai eta gainerako gidariei”. Pintaketa sei pertsonek egin zutela jakin eragin du Aldundiak. “Beste bik gidaria mehatxatu zuten eta beste batek ekintza grabatu zuen”. Pintaketa egin zuten momentuan autobean ez zegoela bidaiaririk ere baieztatu du Aldundiak. Autobusak, 40 minutuko atzerapenagaz, bere bidea jarraitu zuen. “Behin Gernika-Lumora ailegatu zenean, autobusa ordezkatu egin zuten, garbitzeko”.