Hemen be bai Markina-Xemeingo merkatari elkarteak
Gabonetako Zozketa egin du. Artibai kalean duten egoitzan batu dira gaur eguerdian elkartekoak eta saritutako zenbakiak atera dituzte ontzitik.
Zenbaki sarituak hauek izan dira:
- lehenengoa 06523,
- bigarrena 03518
- hirugarrena 00340
Saridunak agertu ezik, ordezkoentzako izango da saria.
Ordezko zenbakiak hauek dira: lehenengoa 01243, bigarrena 11651, eta hirugarrena 00067.
Irabazleek eta ordezkoek hamabost eguneko epea edukiko dute bere zenbakia aurkezteko, urtarrilak 22ra arte.
Sariak hauek dira:
- 1000 euroko erosketa txekea
- 750 euroko erosketa txekea
- 500 euroko erosketa txekea
Erosketa txekeak merkatari elkarteko dendetan gastatu behar dira.