https://www.youtube.com/watch?v=CdId2XWpiX0#t=103
Denboraleak hamaika gertaera ekarri zituen atzo, urtarrilak 6, Lea-Artibai eta Mutrikura. Ispasterren, uretan surf egiten zebilen surflaria erreskatatu behar izan zuten. Besoa dislokatuta zeukala eta, surflariak uretatik ezin zuela irten esan zuen. Erreskatea 17:40ean gertatu zen. Gurutze Gorriko Itsas Salbamenduko taldea bertaratu zen, Ondarroatik, eta Ertzaintza ere bertara agertu zen. 18:30ak aldera, surflaria uretatik atara zuten.
Arrantzale eta meteorologia agentzien esanetan, 2014ko urtarrilaren 6ko itsas denboralea “azken 16 urteetako gogorrena” iza da.Denboraleak hamaika gertaera ekarri zituen urtarrilaren 6an Lea-Artibai eta Mutrikura. Ispasterren, uretan surf egiten zebilen surflaria erreskatatu behar izan zuten. Besoa dislokatuta zeukala eta, surflariak uretatik ezin zuela irten esan zuen. Erreskatea 17:40ean gertatu zen. Gurutze Gorriko Itsas Salbamenduko taldea bertaratu zen, Ondarroatik, eta Ertzaintza ere bertara agertu zen. 18:30ak aldera, surflaria uretatik atara zuten.
Baina Ispasterreko gertaera ez da gertaera isolatua izan. Izan ere, denboraleak gogor kolpatu zuen Lea-Artibaiko kostaldea eta Mutriku. Horrela ba, Lekeition,baxurako arrantzontzi bat askatu zen portuan; txikota apurtu zen. Herritar askoren begiradapean, Gurutze Gorrikoek lagunduta, zortzi arrantzalek, barriro ontzia lotu zuten. Porturatu zirenen artean, askatu zen ontziko patroia ere bazegoen: Kalamua ontzikoa.
Bestalde, Tala, Abadeen Moila eta San Juan itxita egon ziren, olatuengatik.
Ondarroan ere olatu handiak izan ziren nagusi. Arrigorri hondartza ur azpian geratu zen. Eta Arrigorri eta Saturraran lotzen dituen pasealekua ere itxita geratu zen; olatuek behin eta barriro estaltzen zuten pasealekua. Hondartzako moila eta portu handiko muturra (barra handia) ere itxita geratu ziren.
Lekeition eta Ondarroan hainbat gune itxi zituzten, olatuek gainez egin eta estali egiten zituztelako; Lekeition baxurako hiru arrantzontzi askatu ziren
Herritarrak, itsasoari begira
Ilundu zuenean ere, herritarrek ez zuten etxera joan nahi izan eta asko eta asko izan ziren olatuak ikusten egon zirenak, goizaldera arte. Lekeition eta Ondarroan, esaterako, 23:00etan eta 00:00etan, herritar asko zeuden kaleetan, itsasoari edo ibaiei begira.
Argazki galeria [nggallery ID=111]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.