Webgunea berritu dute Amoroto Udalak. Lehengo moduan, www.amoroto.net izango da webgunearen helbidea. Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuaren laguntzagaz berritu dituzte.
Webgunea ataletan banatuta dago, eta nabarmentzekoak dira udalei eta bere zerbitzuei buruzko informazioa eta udalerriko baliabide turistikoak. «Helburua herriko berriak ematea da: udal zerbitzuak, kultura, ekitaldiak… Amorotori buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea», esan du Amorotoko udalak.
Tramiteak, webgunetik
Lehen ez bezala, orain, internet bidez izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko diete herritarrei Amorotoko webguneak. «Amorotoko biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz», esan dute.