Ekozain Ekologia Taldeak antolatzen duen
ekoargazki rallyko sari nagusia Jose Pablo Arriagarentzat izan da aurten. Markina-Xemeingo errealitate iraunkor eta ez iraunkorraren arteko kontraesana argazki indartsuekin irudikatzea lortu du Arriagak.
Hondea makinaren pala eta satorraren apatxa lotu ditu Arriagak, eta zaldia kaka egiten zegoela harrapatu zuen. Argazki horiei esker lortu zuen epaimahaiaren aldeko bozka.
Jose Pablo Arriagagaz gainera, bere anaia
Andoni Arriagak,
Mari Carmen Morenok eta
Jose Luis Rodriguezek jaso dituzte nagusien mailako sariak. Gazteetan aldiz,
Aitor Pagaldaik eraman du Bilduma onenaren saria eta
June eta Paule Arostegirentzat,
Unai Revueltarentzat eta
Julen Olabarriarentzat izan ziren besteak.