Josketa ikastaroa emango du Mutrikun Zabiel Eskulan Taldeak otsailetik ekainera bitartean
Urtarrilaren 23ra arte eman daiteke izena, kultur etxe azpiko lokalean. Ikastaroa astean bi ordutan emango da, 16:00etatik 18:00etara, martitzenetan edo eguenetan, “taldekideei egokien iruditzen zaienean”, antolatzaileek esan dutenez.
Hilabeteko kuota 33 eurokoa izango da. Talde murriztuak izango dira, eta hortaz, ahalik eta arinen izena ematea komeni da.