Lekeitioko operazioko kronika, irakurgai
Arantza Zulueta Lekeition bizi izan zen eta Guardia Zibila Lekeitiora joan da, etxea miatzera. Hori dela eta, gaur, urtarrilak 8, eguaztena, Guardia Zibilak Lekeitioko Alde Zaharreko kalea itxi du eta miaketa lanetan dabil.
Herritarrek esan dutenez, Zulueta ere Lekeition dago, Guardia Zibilek bera bizi zen etxea miatzen duten bitartean. Bien bitartean, herritarrak kalera atera dira eta jendetza dago alde zaharrean. 16:50ean agente judiziala ailegatu da Lekeitiora eta Zulueta bizi zen etxera (Dendari kalean) sartu da. 17:10ean atera da, motxila batekin, eta Guardia Zibilekin berbetan egon eta gero, joan egin da.
17:13ean, lau Guardia Zibil atera dira Zulueta bizi zen etxetik, atea botatzeko tresna eskuetan zutela.
19:00etan manifestazioa hasi dute Lekeition, atxilotuak aske lagatzeko exijituz. Manifestazio hasi bezain pronto, Ertzaintzaren furgoiak bertaratu dira eta tentsio uneak bizi izan dira.