Mikel Ikastegieta eta Ainhoa Arrozpidek Zero Zabor filosofiaren gaineko azalpenak eman dituzte Ondarroako Kofradia Zaharrean. Birziklatze tasak igotzeko sistemarik eraginkorrena atez atekoa zergatik den azaldu dute, Gipuzkoako herri batzuetako datuak ez eze, nazioarteko mailako hainbat leku eredutzat hartuta. “Arazoa da hondakin asko sortzen dugula, %75 bat nahasitakoa”, azaldu zuten.”Gaika %25 birziklatzen dugu bakarrik”, nabarmendu zuten.
Arazoa materiala kudeatzeko ereduan dagoela esan zuten hizlariek, eredu lineala berau. “Zero Zabor eredu zirkularra da, eta ahalik-eta gutxien kontsumitzea ahalbidetuko du”. Izan ere,
hondakinek ez dute zertan zaborra izan: hamar hondakinetik bederatzi birziklagarriak dira, eta
atez ateko sistema erabilita, material birziklagarriaren %80 birziklatzea lortzen da. Horren aurrean, bosgarren edukiontzia dagoen herrietan %35-40 biltzen dira gaika.
Birziklatze tasa altuak tarteko, atez atekoa ekonomikoki sistema merkeagoa izan daitekeela ere nabarmendu zuten.