
Kamiñazpiko jai batzordeko kideek azaldu dutenez, aurreko urteetan, jaien aurretik, etxez etxeko diru bilketa egin izan ohi dute, eta jaien ostean ez dute izan gastuei aurre egiteko arazorik. Joan den urtean, ordea, ez zuten bilketarik egin, eta eguraldi kaxkarra eta beste hainbat arrazoi tarteko, galera ekonomikoak izan dituzte. «Ondorioz, etxez etxeko diru bilketa egitea pentsatu dugu, guztiok geure alea ipiniaz, zor hori ordaintzea gain, datoren urtean ere jaiak antolatzen jarraitzeko», nabarmendu dute. «Aldez aurretik, eskerrik asko».