
Sonia Tesouro
ONCEk
urtarrilaren 8an egindako zozketak 175.000 euro laga ditu Ondarroan.
38.754 zenbakia izan da saritua (seriea, 38).
Sonia Tesouro ONCEko saltzaileak Alde Zaharrean
saldutako bost kupoi izan dira sarituak eta
kupoi bakoitzak 35.000 euroko saria eduki du.
Tesourok HITZAri jakin eragin dionez, estreinako eman du sari nagusia pozez hartu du albistea. Tesourok urte bat daroa kupoiak saltzen Ondarroan. Tesouroren esanetan, bi saritu agertu dira dagoeneko, beste hiru ostera, ez daki zeintzuk diren. Kupoiak Zurrumurru eta Arrantzale inguruan saldu zituela esan du.
35.000 euroko saria jaso badute ere, ogasunak %20 kentzen dizkie. Horrela ba,
kupoi bakoitzak 28.000 euro jasoko ditu, garbi.