![ABAROA_JAUREGIA_OKUPATU_DU](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2014/01/ABAROA_JAUREGIA_OKUPATU_DU-300x225.jpg)
Lekeitioko gaztetxeko komunikazio lan-taldeak gaztetxearentzako
logo eta izen lehiaketa jarri du martxan. Izena bakarrik, logoa bakarrik edo biak aurkeztu daitezke eskuz zein ordenagailuz idatzita. Proposamenak
lekittokogaztetxia@gmail.com helbidera bialdu behar dira.
Urtarrilaren 18a izango da azken eguna.
Sari berezia zozketatuko dute parte hartzaile guztien artean eta irabazlearentzat egongo da beste bat.
Abuztuaren 4tik Abaroan
Abuztuaren 4an sartu ziren herritarrak Abaroa jauregira. Komentua udalaren esku dago 2004. urtetik. ” Hutsik eta erabilerarik barik”, diote herritarrek. Hori dela eta, alternatiba egokia zelakoan sartu ziren bertara. “Lekeitioko gazteek gaztetxe baten beharra ikusten dugu antolatzeko gune bat eduki, gazteen arteko harremanak sendotu eta gure aisialdia kudeatu ahal izateko”.
Komentu zaharrera sartu zirenetik herritar guztientzat ateak zabalik eduki dituzte, eta gunea bera txukuntxen eta konpontzen hasi dira. “Udalagaz ere harremanetan gaude, adostasun batera heldu nahian”, azaldu dute.