![Jose Pablo](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2014/01/Jose-Pablo-300x199.jpg)
Iturria: josepabloarriaga.wordpress.com
Bizkaiko XXX. Erakusleihoen Lehiaketara aurkeztu diren 184 saltokietatik, lehen saria jaso du Markina-Xemeingo Arriaga Artisautza dendak. Euskalduna jauregian egindako ekitaldian hartu dute saria Henrike eta Jose Pablo Arriaga anaiek.
Bigarren aldia da Arriagak saria jasotzen duela, 2007an lortu zuen lehena.