Udazkenean herritarrekin batzarrak egin eta gero, herriko taldeekin hasiko dira bilerak egiten, ematen ari den pausoak azaldu eta iritziak eta proposamenak jasotzeko. Besteak beste,
euskara lantzen duten taldeekin eta euskara batzordean parte hartzen duten herritarrekin batu nahi du udalak.
Bilera datorren martitzenean, urtarrilaren 14an izango da, 19:00retan, udaletxean. Ordubete inguruko batzarra izango da. “Zamarren arazoa denona da, eta denon artean topatu behar diogu irtenbidea”, esan dute udal ordezkariek, bilerara joateko gonbitea eginez.
![IBAIONDOKO_KONPOSTA_GUNEA](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2013/12/IBAIONDOKO_KONPOSTA_GUNEA-300x225.jpg)
Aurten amaitzen da hondakinak eta zamarrak batzeko kontratua. Hori dela eta, Lea-Artibaiko Mankomunitateak ikerketa bat agindu zuen, gaur egungo egoera zein den aztertu eta etorkizunerako alternatibak ezagutzeko.