Espainiako Auzitegi Nazionalak lau ertzainei onartu die diru laguntza jasotzeko eskubidea, dauzkaten arazo fisiko eta psikikoak atentatuaren ondorio zuzena direla iritzita. Auzitegiko bosgarren auzi-administrazio sailak partzialki onartu ditu lau agenteen helegiteak, eta 2010. urteko abenduaren 1eko erabaki bat baliogabetu du. Haren arabera, ezin zen baieztatu ertzainek zeuzkaten lesioak atentatuagaz zuzenean lotuta zeudenik.

Edonola ere, epaitegiak ez du zehaztu zenbateko diru laguntza jaso behar duten, kalkulua ez dela automatikoa izan behar ulertuta, baizik eta “hainbat elementu” kontuan hartuta egin beharrekoa, jasotako zauriak eta ezintasun maila, adibidez. Ertzain batek 67.082 euro eskatzen ditu.
Lau agenteak ertzain etxearen barruan zeuden bonbak leherketa egin zuen momentuan.