Aulestiko udalak urtarrilean kiroldegia doan probatzko aukera eman die herritarrei. Interesa duten herritarrek udalera joan beharko dute eta bertan jasoko dute kiroldegiko txartela.
Dagoeneko zortzi lagunek eman dute izena kiroldegia urtarrilean probatzeko. Herritarrak kirola egitera animatu nahi ditu Aulestiko Udalak. Hori dela eta, kiroldegian dauden sauna eta gimnasioa herritarren eskura jarri ditu hilabete honetan.
Aurten hirugarren urtea da Aulestiko Udalak herritarrentzako zerbitzua hau martxan jarri duena.