
Gipuzkoako Xake Liga martxan dago. Zapatuan hasi zen liga, eta mutrikuarren Bergara-zaleak taldea eduki zuten aurrean: bergararrek 1,5 puntu eskuratu zituzten; mutrikuarrek 2,5
Lehen jardunaldia amaituta, Anaitasuna Kakute B taldea dago sailkapenaren buruan, 3 punturekin; bigarren postuan Billabona B taldea dago, lehenengoarekin berdinduta.
Zortzi taldeko liga
Iaz mailaz jaitsi eta gero, aurten, Gipuzkoako Xake Ligaren bigarren mailan ariko dira mutrikuarrak. Eurekin batera, beste zazpi taldek jokatuko dute: Anaitasuna Kakute B, Billabona B, Santikutz Legazpi A, Santikutz Legazki B, Bergara-Zaleak, Eibar B eta Billabona C.
Bigarren jardunaldia zapatuan izango da, Mutrikun. Ohi bezala, anbulategi zaharrean izango dira xake jokoak, 16:00etan hasita. Txaturangak Anaitasuna Kakute B izango du aurkari.