
Gazte Gunearen etorkizunaren inguruan jardun zuten,
III. Gazte ekintzaren harira, zapatuan, Gazte Gunean batu ziren 30 gaztek. Orain arteko ekintzetan bildutako gazteen iritzi guztien ondorioak atera zituzten.
Ikastola eta Iturriotzeko zein gazte guneko erabiltzaileekin eztabaidatu dute orain arte, eta guztien iritziak kontuan hartu zituzten ondorioak ateratzeko.
Egun guztiak programatuta eta bideratuta dituztenez astean zehar
aisialdirako denbora falta dutela azpimarratu zuten gazteek. Horretaz gainera
aterpe falta eta gazteak elkar ezagutu eta harremanetan jartzeko espazio baten falta dituztela aitatu zituzten gazteek.