
Lasuen enpresa gaur 08:00etan hasi da azken denboraleak pasealekura botatako harri handiak eta apurtutako galtzada-harriak kentzen. Arratsalde hasierarako oinezkoek edukiko dute handik pasatzerik. Ordurako garbituta egongo da pasealekua.
Udalak jakitera eman duenez, orain gunea egokituko dute, eta “urtero modura” udaberrian egingo dituzte beharrezko konponketa guztiak, neguan apurketa gehiago egon daitezkeela aurreikusita. Hirigintza sailaren arabera, handiak izan dira denboraleak eragin dituen kalteak, eta guztia konpontzeko gutxienez bi asteko lana beharko dela iragarri dute.