Ostiralak Debegesan ekimenak jarraipena izango du 2014an.
Barikuan, Mondragon Unibertsitateak emango du ikastaroa: Dibertsifikatzeko tresnak: Lean metodologia. Jardunaldiak bi hizlari izango ditu, Mondragon Unibertsitateko Jaione Ganzarain eta Nekane Errasti.
Jardunaldiak, halaber, Mondragon Unibertsitateak eta Debegesak elkarrekin sustaturiko proiektu pilotu batean parte hartzeko aukera emango die bertara doazen enpresei, Lean startup deritzona, doako trebakuntza baten bitartez. Zehazki, ikaskuntza prozesu batean parte hartzeko aukera eskainiko zaie enpresei, merkatu lider eta sektore estrategikoetan dibertsifikazio agenda bat ezartzeko helburuarekin. Trebakuntza programa lau orduko sei saioz osatuta dago, eta urtarrilaren 31n hasiko da.
Jardunaldia Debegesaren Eibarko egoitzan egingo, 09:00etatik 11:00etara. Izena ematea doakoa da. Parte hartu nahi dutenek on-line (www.debegesa.com), telefonoz (943-82 01 10) edo posta elektronikoz (pymes@debegesa.com) eman dezakete izena.