Elikagaien Bankuak 2.150 kilo janari batu ditu Mutrikuko herrigunean
Horrez gain, harategietan eta arraindegietan jarritako itsulapikoei esker, 104 kilo janari fresko ere erosi ahal izan zituzten. “Benetan pozik gaude jendearen erantzunarekin”. Gainera, oinarrizko elikagaiez gain, okela eta arraina ere sartu ahal izan zituzten banaketa egitean. “Gabon giroa denentzat izatea lortu dugu guztion artean”, adierazi dute. Kopuru zehatzik ematen jakin ez arren, fruitategiek ere ekarpena egin dutela jakinarazi dute. Eta herriko bi enpresek ekarpen zuzena ere egin dute: Ondarek eta La Mutrikuarrak. Azken horrek bilketa egiteko biltegia ere laga zien. “Ekimena arrakastatsua izan bada, guztiek egindako ahaleginarengatik”.
