Lea ibilbidea eginez mendi martxa antolatu du Amorotoko Kultur Taldeak urtarrilaren 25erako.
Umeen ibilbidea egin nahi dutenak 10:30ean abiatuko dira Oletatik Aulestira autobusean. Umeek nahi izanez gero Gizaburutik Oletarako ibilibidea ere egin ahal izango dute. Ibilbide luzeagoa egin nahi duenarentzat aldiz 9:00etan jarri dute hitzordua. Ibilbide luzea egin gura duenak, Oletatik Munitibarrera doan autobusa hartu beharko du.
Ibilbidea bukatutakoan, 14:30ean bazkaria egongo da Oletako Klaudio jatetxean. Bazkarira joan nahi duenak, aurrez tikea erosi beharko du. Tiketak Klaudio jatetxean egongo dira salgai eta urtarrilaren 21 baino lehen erosi beharko dituzte.
Tikeen prezioari dagokionean, nagusien menuak hamabost euroko balio dauka eta hamaika urtetik beherako umeek berriz, hamar euro ordaindu beharko dituzte bazkarira joateko.