Mendexako gimnasioko bazkide egiteko, urtarrilaren 31 baino lehen eman beharko dute izena. Urte osoko banakako bazkide txartelak 104 euroko kostua izango du eta 143 familiakoak.
Urtarrilaren 31tik aurrera izena emateko aukera ere egongo da. Tartean hiru hilabete eta sei hilabetetarako txartela egin ahal izango du interesa duenak. Hiru hilabeteko banakako txartelak 35 euroko kostua izango du eta familiarrak aldiz, 45 eurokoa. Sei hilabetez gimnasioa erabiltzeko berriz, banakako txartelak 50 euro eta familiakoak 65 euro balioko ditu.Langabetuek, pentsiodunek, familia ugariek eta 16-25 urte bitarteko ikasleek bazkidetzako txartelean hobariak izango dituztela jakitera eman du Mendexako Udalak.
Gimnasioko ordutegia
Bazkide guztiek gimnasioa zabaldu eta ixteko giltz elektronikoa izango dute. Giltz horrekin 06:00etatik 22:00etara bitartean, erabiltzaileek nahi duten orduan erabili ahal izango dute Mendexako kirol gunea. Erabilerari dagokionez, erabiltzaile bakoitzak erabilitako ingurua eta dutxa garbitu beharko dituela argitu du udalak.
Abenduan gimnasioa doan probatzeko aukera izan dute herritarrek. Bitarte horretan, 25 familiak eta 30 banakakomendexarrek eskuratu dute kirol gunea probatzeko giltz elektronikoa. Orain bazkidetza egin nahi duten ala ez erabaki beharko dute.