Eskubide sozialen kartaren asanblada egingo da zapatuan Ondarroan
Eskubide sozialen karta egiteko konpromisoa hartuta, karta eztabaidatzeko lehenengo asanblada egingo dute zapatuan Ondarroan. Kofradia Zaharrean egingo da bilera, 10:30ean hasita. Eztabaidarako lehenengo bi gaiak hurrengoak izango dira: batetik, indarkeriarik bariko bizimodu bat emakumeentzat, eta, bestetik, lurralde eta ingurumen eskubideak. Asanblada amaituta, 13:30ean, mobilizazioa egingo da alde zaharrean.