
Espainiako bandera udaletxeko balkoian ipintzeko errekerimenduari aurre egiteko deia egin du Geurea Ikurriña herri dinamikak.
Biharko elkarretaratzea deitu dute, 20:00etan, udaletxe aurrean. Herritar guztiei bertara joatekoa deia egin diete, berria ez den eta azkena izango ez den inposaketari erantzuteko, herritar, euskaldun eta abertzale legez.
«Aspertuta gaude behin eta berriro kanpotik datozen inposaketak jasan beharragaz», esan dute.
Aste honetan bertan, martitzenean ipini behar izan zuten Markina-Xemeingo udaletxeko balkoian Espainiako bandera, bigarrengoz ipintzeko agindua jaso eta gero. Hala egin ezean, alkatea ezgaitu eta isun ekonomikoak jasoko lirateke, besteak beste.