
Konpostaje guneak prestatzen hasi da aste honetan Markina-Xemeingo Udala.
Bi konpostaje gune jarriko dituzte mota desberdinetakoak.
Udaletxe ostean joango da bata eta
Azpiko Errotan bestea,
Azpiri lantegiaren alboan. Horietaz gainera, Xemein Etorbidean beste gune bat jartzeko aukera aztertzen dabiltzala aurreratu du Aitor Odiaga ingurumen batzordeko arduradunak.
Udaletxe osteko konposta gunea Ondarroako Kamiñazpin jarrita dagoenaren modukoa izango dela jakitera eman du Odiagak. Bestea, Azpiko Errotakoa, txabola erakoa izango da. Etxarri Aranazen dago eredua.
«Lehenengo gune hauek eredu moduan sortuak izango dira. Guztioi zer egin eta nola egin ikusteko balioko digun prozesu baten barruan egon behar dute», zehaztu du Odiagak.