Urtero legez, Sahararen aldeko janari bilketa jarri dute martxan Lea-Artibai eskualdean. Saharara bidaltzeko lekaleak, atuna, arroza, pasta, azukrea, olioa eta konpresak bilduko dituzte Sahararen aldeko koordinakuandeak abiarazitako kanpainan.
Janaria herriko janari dendetan eta ikastetxetan batuko dute Markiña-Xemein, Ondarroa, Aulesti, Berriatua eta Lekeition. Ipasterren aldiz, bilketa lekua, sakristauaren etxeko jantoki zaharra izango da eta domeketan elizan ere jasoko dute janaria.
Noiz arte
Otsailaren lehenengo astera arte jasoko dituzte elikagaiak. Epe hau igarota, Bizkaian jasotako elikagaiak Bilbora eramango dituzte eta handik Alacantera abituko dira, elikagaian ferryan Saharara helarazteko.
Hamalaugarren urtea da Sahararen aldeko koordinakuandeak janari bilketa antoltzen duena.