Laburmetrai lehiaketa, Markina-Xemeinen
Egile amateurrei zuzenduta, Markina-Xemeingo I. Laburmetrai Lehiaketa, The End, antolatu du Uhagon Kultur Elkarteak. Gaia umorea izango da.
Bi kategoria izango ditu lehiaketak: 16 urtera artekoa eta 16 urtetik gorakoa. Lanak edozein ordenagailutan ikusi ahal izateko modukoak izan behar dira eta gehienez 3 minutuko iraupena eduki behar dute.
Laburmetraiak, Uhagon kulturgunean aurkeztu behar dira otsailaren 18rako.