
Karlos Escuderok zuzenduta, bost pieza joko dituzte: M. Amenabarren Arraunlariak, Iñaki Lekuberen Mutrikuar abestiak, Jesus Guridiren El Caserio (fantasia), Naohiro Iwairen When the saints go marching in eta Jan Van Kraeydoncken Television Showcase.
Kontzertua 13:00etan hasiko da, Zabiel plazan; euria eginez gero, Zabiel Kultur Etxean.
Bazkideentzako CDa
Gabonetako kontzertuan banatzekoak ziren CDak domekako kontzertuaren amaieran banatuko ditu musika bandak. 2013. urteko hiru CDak banatuko dituzte, hortaz, bazkideen artean. Ganera, 2014. urtean bazkide izan nahi dutenek izena emateko aukera izango dute kontzertuaren amaieran.