
Zoriontasuna eta jarrera baikorraren garrantzia azpimarratu dituzte Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako Ilusio Ponpak jardunaldian parte hartu duten hizlariek.
Renault Consultingeko zuzendaria den Antonio Fernandez-Alvarez-ek azaldu duenez, 2008tik krisiari aurre egiteko eta bere langile taldea motibatzeko jarduera dinamikoak antolatzen dituzte. Jarrera baikorra sustatzeko bideo ezberdinak ere egin izan dituzte arte dramatikoko ikasle batzuen laguntzarekin, beste beste. Guzti horrekin, arriskuak norbere gain hartzearen eta pertsonak motibatzearen filosofiaz baliatuz egoera zail bat gainditzea lortu zuten.
Maier Kooperatiba elkarteko Pertsonen Departamentuko Arduradunak, Deiane Madinabeitia eta Aurkene Gabiolak, lankideen zoriontasuna bilatzeko asmoz, elkarlana eta efizientzia ezaugarri nagusitzan duten lantaldeak sortu dituzte, pertsonen garapenari eta komunikazioari garrantzia emanez.
Alex Txikon mendigoizaleak bere bizipen pertsonalak eta erronka berriei nola aurre egin azaldu du. 32 urte dituen kirolariak, paraxut-eko jauzi sinesgaitz, ala deltako hegaldiak, aizkolari eta harrijasotzaileekin apustuak edota ezinezko gailurrak nola burutu dituen kontatu du. Bizitzaren aurrean jarrera baikorra ezinbestekoa dela esan du, adibide ezberdinak eman ditu nola muturreko egoeretan arriskuak eta akatsak interpretatuz ikasi eta egokitu behar den helburuak lortzeko.
Bukatzeko,
Carlos Andreu motibazioan eta garapen pertsonaleko aditu entzutetsuak bi eratako pertsonak daudela azalduz du: “
Biziak” eta “
Zonbiak”, azken hauek gaztetaz hilak baina zahartzaroan hilobiratuak izaten omen dira. Hauek nola identifikatu eta haiengandik alde egiten ikastea zuen helburuetako bat. Umorezko tonuan barre algarak eragin dituen bizitzako adibide asko eman ditu. Azken finean ondorio zintzo batekin: Arrakasta bizitzako zoriontasunaren garrantzian datza.