
Aragazkia: ASEGARCE
Logroñoko Adarragan jokatutako partidu bikainaren ondoren, eskumuturreko minekin hasi da
Andoni Aretxabaleta pilotari markinarra. Hori dela eta, Olaizolagaz batera Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriolaren kontra Bilboko Bizkaia frontoian domekan duten partiduan egongo den ala ez zalantzan dago.
Atzo hasi zen minekin Aretxabaleta, baina gaur hobeto dagoela dio. Hala ere, eguenean daukaten piloten aukeraketa saioan erabakiko du jokatu ala ez. “Mina badaukat ez naiz arrieskatuko, txapelketa luzea da eta”, adierazi du markinarrak.