
Mutrikuko lehen auzokonposta gunea
Gaikako bilketa eta birziklatzea bultzatzea helburu, etxean konposta egiteko kanpaina bideratuko dute aurten ere Debabarrena eskualdeko Mankomunitateak eta Mutrikuko Udalak.
Zabielen izango da ikastaroa, 19:00etan hasita. Herritar guztientzat zabalik dago.
Udalak parte hartzeko gonbitea egin diete: «Konposta egiteak ez du lan handiegia eskatzen, eta, gainera,
Mutrikun, hondakinak murrizteko lan egiten dutenek zabor tasan hobaria izango dute aurtendik hasita», azpimarratu du Jaione Peña hondakinen kudeaketarako udaleko arduradunak.
Etxean lorategi edota baratza dutenek autokonposta egiteko tresneria eskuratu ahal izango dute gaurko ikastaroan, eta auzokonposta egin nahi dutenek izena eman ahal izango dute etorkizuneko guneetan parte hartzeko.gu eta». Izena emateko 902 10 28 85 telefonora deitu behar da.