
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako postuko jarduera gunean egingo du erakustaldia
Mallabiko Zelai harri-jasotzaileak, beste bi kirolari gazterekin batera. Asteburuko eskaintza izango da hori, eta batez ere harri-jasotzea egingo dute.
Eskualdeko eskaintza turistikoa sustatzeko urteko lehenengo hitzordu garrantzitsua da Fitur, bai eta Euskal Kostaldeko Geoparkea aurkezteko ere. Debabarreneko erakargarritasunen berri emango zaie bisitariei: hainbat proposamen eta egitasmoren gaineko informazioa, Euskal Kostaldeko Geoparkea nabarmenduz, ostatu eta zerbitzuen gida, eskualdeko herrien informazioa, bereziki kostaldekoa, Produktu Gastronomikoaren Klubeko enpresen gida, BTT ibilbideak, museo industrialak, besteak beste.
Bizkaiko, Gipuzkoa eta Arabako ordezkaritzarekin batera joango da Madrilera Debabarrena Turismo: Cristina Iturriagagoitia Debegesa garapen agentziako turismo arduraduna, Marta Amonarriz Mutrikuko turismo bulegoko arduraduna eta Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko kudeatzailea.
Nazioarte mailako turismo azokarik garrantzitsuenetakoa da Fitur, eta urtero sektoreko profesional ugari biltzen da bertan.