
Lekeition euskaraz gero eta gutxiago egiten dela nabarituta, eta horren inguruan lan egiteko asmoz, lantalde bat osatzeko deia egin zuen Udaleko Euskara Batzordeak. Dei horreri erantzunez, 25 laguneko lantaldea sortu dute eta orain herritarren hizkuntza ohituretan eragiteko bideak aztertzen hasiko dira.
Horretarako lehen pausoa bi ordu eta erdiko
TELP (Taller d´Espai Llingüístic Personal) tailerra izango da. Urtarrilaren 22an, 17:00etan, emango da lehenengoa, eta urtarrilaren 25ean, 10:00etan, bigarrena. Bietako batean eman behar da izena, hau da, talde bat asteazkenean batuko da eta bestea larunbatean. Biak Kultur Etxean izango dira.
TELP tailerra hizkuntza ohituretan eragiten ikasteko ikastaroa da. Erakunde edo beste edozein tokitara joan eta euskaraz hitz egiten hasterakoan beste pertsonak euskararik ez dakienean edo alderantziz, norbaitekin erdaraz hitz egiten hasi eta euskaraz dakiela konturatzean izaten den jokabideaz ohartu eta hobetzeko baliabideak eskainiko dira.
TELP tailerrean izena emateko epea zabalik dago. Hiru aukera daude horretarako: Udaletxeko harrera nagusian galdetuta, udaletxeko telefonora deituz (946034100) edota
euskara@lekeitio.com helbidera idatzita.