
Iratxe Ibarra, ezkerretik laugarrena
Mungiako San Antontxu jaietako San Antontxu XVI. Bertso-paper Lehiaketako hirugarren saria irabazi du Iratxe Ibarra markinarrak. Atal bi izan ditu sariketak, gazteena eta helduena. Ibarra helduenean saritu dute. Kategoria horretan, Iñigo Legorburu gipuzkoarrak irabazi du,
Oztopoen aukerak izeneko bertso-sortagaz. Ardatz Enbeita gernikarra izan da bigarrena,
Abenduko hotzak lanagaz. Markinarrak
Euskaldun barri bat BECn izenburudun bertso-sorta aurkeztu zuen txapelketara.
400 euro eta taketa irabazi ditu Legorburuk; 300 euro eta oroigarria, berriz, Enbeitak, eta, 200 euro eta oroigarria, azkenik, Ibarrak.