Hitzak egindako
Lea-Artibai eta Mutrikuko 2014ko egutegia salgai dago gaurtik aurrera eskualdeko hainbat herritan. Egutegia
bi eurotan dago salgai.
Markina-Xemeinen Fotomakinan eta Baskaran estankoan dago salgai.
Lekeition, Ana Mari estankoan, Aralden eta Urbietan.
Ondarroan, Zurrumurrun, Garoan eta Kuriken dago eskuragai. Eta
Mutrikun, Albokan eta Agerretxon.
Azkenik, egutegia
Hitzak Gizaburuagan duen egoitzan ere egongo da salgai (Okamika Goikoa baserria).
Behin egutegi guztiak amaitzen direnean, ez da gehiagorik egongo. Horrela ba, egutegia eskuratu nahi duten herritarrek ahal bezain pronto joan beharko dute gertuen daukaten saltokira.
2014ko egutegiak 2013an egindako argazki lehiaketako argazki irabazleak ditu eta horietaz gain, eskualdeko beste hainbat txokotako argazkiak ere jasota daude.
Ohiko egutegiek ez modura, Hitzako egutegiak eskualdeko jai garrantzitsuenak ere azpimarratzen ditu. Hala nola, Berdel Eguna (Mutriku), Urriko Azoka Nagusia (Markina-Xemein),…