
Argazkia: Eguzki
Itsasontziak desegiteko guneak «ez dauka segurtasun kontrolik, eta metal eta pintura partikulak airera eta itsasora isurtzen ditu». Salaketa hori egin du Ondarroako Eguzkik, atzo
Gure San Agustin itsasontzian izandako sutearen harira.
Sutea atzo arratsaldean gertatu zen, 17:40ean, txatar-biltzailea itsasontzia desegiten zebilenean. Motorrak utzitako zuloan piztu zen sua, itxura denez, txinparta batek eraginda. «Tarte horretan poliuretanoa egoten da, eta sua hartzen duenean ke beltz-beltza botatzen du. Ez da erraza izaten amatatzea», azaldu du portuko langile batek. Suhiltzaileek 20:30ean lortu zuten sua itzaltzea.
Gertaerak anekdota bat ematen duela, baina ez dela iritzi dio Eguzkik «Askotan ur gainean eta gasoil biltegien alboan egiten dituzte desegiteak. Gauzak txarto egiten dira, eta kalteak denontzat dira». Gogoratu dutenez, inguru horretan ibiltzen diren arrainek metal pisutsu asko edukitzen dute EHUko ikerlarien arabera.
Horrenbestez, hurrengo neurriak proposatzen dituzte:
ur gainean txaluparik ez desegitea eta arlanpan dike bat egitea, lurrera erortzen diren partikulak itsasora ez joateko.