Aretxabaletak ez du domeka honetan Bilbon jokatzerik izango
Andoni Aretxabaletak, azkenean, ezin izango du domekan, Olaizolagaz batera, Irujo eta Barriolaren kontra zeukan Binakako Txapelketako partidua jokatu. Asegarcek jakitera eman duenez, Markina-Xemeingo atzelariak, zurda bat handitua du eskuin eskumuturrean. Asegarcek gaur esango du zein pilotari ariko den haren ordez.