
Salmenta gutxi egin dituzte asteon kofradietan. Eguraldiak ere ez du batere laguntzen.
Kantabriatik honuntz, bederatzi ontzi baino ez dabiltza arrantzan: bi kantauriar, hiru galiziar eta Zierbena eta Santurtziko lau. Galiziarrak urreburu kilo bat edo beste ari dira arrantzatzen azken egunetan, eta Pasain eta Ondarroan ari dira saltzen.
Herenegun, kamioiz ekarri zuten arraina Ondarroako Kalare Deuna kofradiara. Txitxarro zuri kilo gutxi batzuk. 60 kaxa inguru. «Hileko lehenengo astean erraxauak eta buzten baltzak eduki genituen bentan, baina harrezgero, ez da egon ia ‘ganorazko’ arrainik», azaldu du Angel Arkotxa benta arduradunak. Gauean portuan geratu ziren ontziak.
Datozen egunak ere antzerakoak izango dira: eguraldi txarra dago iragarrita eguaztenera arte.