
Aurreko egunetan baino enpresa eta profesional gehiago ibili dira gaur Madrilgo Fitur turismo azokan. Lea-Artibai, Busturialdea (eskualde bietako ordezkariak goiko argazkian) eta Debabarreneko ordezkariek (beheko argazkian) aukera ederra eduki zuten eskualdeetako informazioa ezagutzera emateko. Asteburura begira, herri-kirol erakustaldia egingo du Debabarrena Turismok, Zelai harri-jasotzailearekin.