Euskal Herriko mus txapelketa jokoan dago
Euskal Herriko Mus Txapelketa 2013-2014 aurrera doa. Datozen egunetan Lea-Artibain jokatuko dira kanporaketak: bihar, 21:00etan, Ispasterko frontoian izango dira lehenengo partidak. Etzi, Berriatuan eta Lekeition jokatuko dira, 16:00etan hasita bi herrietan. Berriatuan frontoiko tabernan izango da txapelketa eta Lekeition Guzurmendin. Datorren astean, berriz, Aulestira eta Ondarroara ailegatuko da sariketa, hilaren 31n, Ilun-Zarrera, 21:00etan, eta otsailaren 1ean, Gaztedira, 16:00etan.