Lekeitioko Kultur Kaian, Udako Arte Erakusketan, parte hartzeko aukera zabalik dago. Artistek
martxoaren amaierara arte izango dute epea izena emateko. Alor ezberdinetako artistek izango dute lekua, aurten ere, erakusketan. «Arte aniztasunaren isla izan dadin» adierazi dute Lekeitioko Udaleko iturriek.
Erakusketan parte hartzeko bi aukera daude: Lekeitioko Kultur Etxera hurbildu daiteke edo kultura@lekeitio.com helbidera idatzi beharko da. Izena ematerako orduan, artistak bere lanen argazki eta dokumentazioa –biografia eta erakusketaren azalpenak– ekarri beharko ditu. Ondoren Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak ebaluatuko du maila.
Apirilaren hasieran onartuen eta baztertuen zerrenda aurkeztuko da eta ondoren zozketa baten bidez hautatuko dira partehartzaileak. Lehentasuna izango dute lekeitiarrek eta eskualdekoek.